Lege oharra eta erabilpen baldintzak

Descensos en Canoa y Paddle en Urdaibai

Ongi etorri LAIDA KANOAKen webgunera. Hemen emandako informazioaren helburua hori baino ez da, informatzea. Mesedez, irakurri eta aztertu arretaz Erabilera Baldintza hauek, webgunera sartu edo berau erabili aurretik. Webgunera sartu edo erabiltzean, Erabilera Baldintzen Kontratua irakurri, ulertu eta onartu duzula adierazten duzu. Erabilera Baldintzekin ados ez bazaude, ezin duzu webgunera sartu, ezta erabili ere.

Lege informazioa (IGMEZL)

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak (aurrerantzean IGMEZL) aurreikusten dituen betebeharrei jarraituz, honako hau adierazten du LAIDA KANOAKek: wwww.laidakanoak.com eta www.urdaibai.eu domeinuen jabetza MIKEL RAZKIN GOITIAri (Fika 9, 3. ezk. 48006 Bilbao Bizkaia; IFK: 14.570.654-Q) dagokiola. LAIDA KANOAKek ez du bere gain hartuko bertako orrialdeetan agertzen den informazioaren erabilera oker, desegoki edo legez kontrakoaren ondoriozko erantzukizunik. Legean ezarritako mugen barruan, LAIDA KANOAKek ez du bere gain hartuko Interneteko orrietan agertzen diren datuen edo informazioen egiazkotasun, osotasun, gaurkotasun eta zehaztasun faltaren ondoriozko erantzukizunik.

LAIDA KANOAKen Interneteko orrietako edukiak eta informazioa beren lanbidean aritzeko gaituta dauden profesionalek landuak izan dira. Hala ere, eduki eta informazio horiek ez dute aipaturikoa lotzen, eta ez dira hartu behar ez iritzi, ez gomendio ez legezko aholkutzat; izan ere, informazio eta dibulgaziorako bakarrik eskaintzen den zerbitzua da.

LAIDA KANOAKen Interneteko orrietan hirugarrenen orrietarako estekak (linkak) egon daitezke. Beraz, LAIDA KANOAKek ez du bere gain hartuko hirugarrenen orrietako edukien ondoriozko erantzukizunik. Webgune honetan dauden testu, irudi, soinu, animazio, software eta bestelako eduki guztiak LAIDA KANOAKenak edo haren lizentziadunenak dira. Edozein eduki transmititu, banatu, laga, erreproduzitu, gorde edo jendaurrean komunikatu ahal izateko, osorik nahiz parte batean, LAIDA KANOAKen berariazko baimena beharko da.

Informazio orokorra

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Bisitatzen dituzun webguneek sortutako testu-artxibo txikiak dira cookie-ak. Saioari buruzko datuak dituzte eta webgunean aurrerago erabilgarriak izan daitezke. Horrela, webguneak zure bisitari buruzko erabilera gogoratuko du eta hurrengo saioan errazagoa izango zaizu erabilera.

Webgunearen erabilera

Hemen emandako informazioaren helburua hori baino ez da, informatzea. Webgune honetan jasotako informazioa ikusi eta erabiltzea Erabilera Baldintzen Kontratuaren mendekoa da. Webgunera sartu eta erabiltzean, Erabilera Baldintzen Kontratu hau onartzen duzu, mugarik eta salbuespenik gabe.

Edukia

LAIDA KANOAKek ahalegina egingo du webgune honetan informazio zehatza eta eguneratua edukitzeko, baina ez du bermatzen uneoro zehatz-zehatza eta eguneratua izango denik.

Alderdi teknikoen inguruan

LAIDA KANOAKek ez du erantzukizunik izango gure Sozietateari egotzi ezin dakizkion arazo informatiko edo teknikoen ondorioz Interneteko konexio-saioan eman daitezkeen kalteengatik, ezta hirugarren pertsonek enpresaren kontroletik kanpo egin ditzaketen legez kontrako sarbideen ondoriozkoengatik ere.

Era berean, ez dugu inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak kalteren bat jasaten badu gureak ez diren informazio-iturrietan egondako akatsen ondorioz.

Kalte-ordaina

Erabiltzaile zaren heinean, konpromisoa hartzen duzu Erabilera Baldintza hauetakoren bat urratuz gero sortu daitezkeen kalte, galera eta kostuak ordaintzera LAIDA KANOAKi, zuzendariei, administrariei, langileei, agenteei, hornitzaileei eta hirugarren bazkideei, baita abokatuen arrazoizko ordainsariak ere.

Isilpekotasuna

LAIDA KANOAKek webgunearen erabiltzaileen isilpekotasuna errespetatzen du. Kontsultatu pribatutasun-politika. Bertan azaltzen dira webgune honetan emandako informazioaren inguruan erabiltzaileek dituzten eskubideak eta erantzukizunak.

Loturak eta hirugarrenen webguneak

Webgune honek beste webgune batzuetarako loturak edo erreferentziak eduki ditzake jasota, eta LAIDA KANOAKek ez dauka kontrolik horien gainean. Lotura horiek kontsultak errazteko baino ez dira gehitu. Era berean, webgune honetara beste hirugarren batzuen loturen bidez ere sar daiteke, eta enpresak ez dauka horien gaineko kontrolik. LAIDA KANOAKek ez du inolako bermerik ematen webgune horietan jasotako informazioaren zehaztasun edo eguneraketaren inguruan, eta ez du erantzukizunik izango eduki edo informazio horien ondoriozko kalte-ordainengatik. Hirugarren baten lotura bat sartzeak ez du esan nahi enpresak hori gomendatzen duenik.

Informazio ez isilpekoa

Gure pribatutasun politikan ezarritako baldintza eta terminoei kalterik egin gabe, Internet bidez bidalitako edo webgunean bertan jarritako edozein galdera, ohar, iruzkin, iradokizun edo antzekoak ez dira isilpeko informaziotzat hartuko eta LAIDA KANOAKek ez du inolako harremanik izango horrekin. Enpresak libreki erabili ahal izango ditu adierazpen horretan jasotako edozein ideia, kontzeptu, know-how edo teknika, baita produktuak garatu, ekoitzi eta merkaturatzeko ere.

Jabetza intelektuala

Webgune hau LAIDA KANOAKena da. Webgune honen, bertako orri, pantaila eta informazioaren, haren itxuraren eta diseinuaren, nahiz LAIDA KANOAKen sozietate atxiki edota mendekoen web orrietarako loturen (hiperestekak) Jabego Intelektualaren eskubideak eta ustiapen eta erreprodukzio eskubideak LAIDA KANOAKen jabetzakoak dira, berariaz bestelakorik adierazten ez bada behintzat.

Web orri honetan agertzen eta eskaintzen den edozein izen, diseinu, logotipo, produktu edo zerbitzu LAIDA KANOAKek, haren sozietate atxiki edota mendekoek edo hirugarrenek behar bezala erregistratutako markak dira. Marka horiek legezko titularra ez den edozein pertsonak bidegabeki eta garbi eta berariaz adierazitako baimenik gabe erabiltzen baditu, salaketa egin daiteke Espainiako edota Erkidegoko Ordenamendu Juridikoan dauden legezko bitarteko guztien bidez. Hirugarrenen marken eta jabego intelektualaren eskubideak behar bezala nabarmenduta daude eta orrialde honetan sartzen den orok errespetatu behar ditu. Hala, LAIDA KANOAKek ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain ERABILTZAILEAK egiten duen erabilera dela eta; erabiltzailearena izango da erantzukizun osoa. Erabilera pertsonal eta pribaturako bakarrik jaitsi daitezke webgune honetako edukiak eta kopiatu edo inprimatu daiteke bertako ezein orri. Debekatuta dago webgune honetako informazioa, edukiak edo oharrak erreproduzitu, transmititu, aldatu edo ezabatzea, LAIDA KANOAKen idatzizko baimenik izan ezean. LAIDA KANOAKek ez die erabiltzaileei transferitzen bere softwarearen jabetza. Erabiltzailea softwarea grabatuta dagoen euskarriaren jabe da. Eta LAIDA KANOAKenak dira jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak, softwarea barne. Erabiltzaileak webgune honetako softwarea bere terminalera kargatzen badu, ezin izango du jatorrizko objektu kodea edo haren lengoaia aztertu ahal izateko disekzionatu, deskonpilatu edo beste kode edo lengoaia batera itzuli.

Markak

Produktuen izenak, maiuskulaz zein minuskulaz edo marka erregistratuen izenarekin agertu, LAIDA KANOAKen markak dira. Debekatuta dago marka horiek edo bestelako materialak modu desegokian erabiltzea, hemen baimendutako helburutatik kanpo, alegia; Jabetza Intelektualaren legeak, Marken Legeak, isilpekotasun arloko legeria eta jakinarazpenen inguruko araudiak urratzea eragin dezake. Kontuan izan behar da enpresak jabetza intelektualaren inguruko eskubide guztiak aktiboki bete daitezela eskatzen duela, legez ezarritako neurririk zorrotzenean.

Informazioa partekatu eta zabaltzea

LAIDA KANOAKek ez du inolako erantzukizunik izango bere web orriaren bidez erabiltzaileen artean zabaltzen den informazioaren ondorioen inguruan. Bereziki aipatu nahi dugu ez dugula inolako erantzukizunik izango edukietako batzuk adingabeentzako mingarriak izan badaitezke.

Baliogabetasuna debeku kasuan

Webgune honen eta bertan jasotako edukiaren asmoa da Espainiako eta EBko legeak eta araudiak betetzea. Webgune honetan jasotako edukia Espainiatik kanpoko erabiltzaileentzako ere badago eskuragarri, baina LAIDA KANOAKeko produktuen inguruko informazioa Espainiako egoiliarrei soilik bideratuta dago. Beste herrialde batzuetan Espainiako arauak ez bezalako batzuk egon daitezke.

Aplika daitezkeen legeak

Erabilera Baldintza hauek Espainiako legediari jarraitzen diote, eta haien interpretazioak, aplikazioak eta betearazpenak eragin ditzaketen auzi guztietarako eskumena Espainiako Auzitegiek eta Epaitegiek dute. ERABILTZAILEAK, Erabilera Baldintza hauetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartzen dituenez, berariaz uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.

Bestelako xedapenak

Kontratu honen xedapenen bat legez kanpokoa edo nulua dela edo bidezkoa ez dela adierazten bada, ez da kontuan izango, gainerako xedapenen indarrari kalterik egin gabe. LAIDA KANOAKek eskubidea izango du edozein unetan webgune honetan jasotako materialak aldatu edo kentzeko, bere irizpideen arabera.