Itsas paseoak stand up paddle-en eta kanoan

Descensos en Canoa y Paddle en Urdaibai

Gernikako itsasadarretik itsas paseoak

Erreserbatu zure hurrengo itsas paseoa Laida Kanoakekin!

Descensos en Canoa y Paddle en Urdaibai

Zailtasun eta ahalegin gutxiko ordu bat eta erdiko ibilbide bat da Gernikako itsasadarrean zehar eta inoiz ez bezala Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ingurune zoragarri eta pribilegiatuaz gozatzeko aukera paregabea izango duzuna.

Itsas paseo honek Laidako hondartzan du bere hasiera eta helmuga, Kanalako auzotik, Sukarrietatik eta Mundakako udalerritik igaroz. Uretara sartu baino lehen, txalekoak banatu eta arraunean ibiltzeko oinarrizko ariketa batzuk egiten dira kayak, kanoa, piragua edo stand up paddle tauletan paseo polit batez gozatu aurretik.

Parte-hartzaileen erosotasun eta segurtasunerako itsas paseoen ur-ekintzak ondorengoez daude horniturik:

  • Istripu eta erantzukizun zibilaren asegurua.
  • Garraioa, stand up paddle taulak, berez husten diren piraguak eta kanoa bikoitz urperaezinak, bat eta bi orridun palak, bizkarraldeak, bidoi itxiak eta jarduerak burutu ahal izateko beharrezkoak diren ekipamendu guztiak (salbamendu-txalekoak, neoprenozko jantziak eta zirak).

Gernikako itsasadarrean zeharreko itsas paseoen ordutegia mareen araberakoa izango da, beraz, behar-beharrezkoa da gurekin aurretiaz harremanetan jartzea, aukeratutako egunari dagokion ordua zehazteko.

Ezaugarriak eta eskakizunak

Descensos en Canoa y Paddle en Urdaibai
  • Gernikako itsasadarraren itsas paseoa egiteko taldea gutxienez laukoa izan behar da.
  • Salneurri bereziak daude 60 pertsona arterainoko ikasle eta irakaskuntza zentroentzat.

  • Kanoak oso egonkorrak dira, hori dela eta, ez dute aurretiko esperientziarik eskatzen eurak maneiatzeko.
  • Parte-hartzaileek eguzkitako krema, eskuoihala, kamiseta, bainujantzia eta uretako oinetakoez horniturik egon beharko dira.
  • Gernikako itsasadarretik itsas paseoak Urdaibai Biosfera Erreserba ezin hobeto ezagutzen duten gidariekin ala hauek gabe egin daitezke.

  • Beharrezkoa da gutxienez 12 urte izatea. 12 urtetik beherakoek lagun heldu batekin joan beharko dute nahitaez.
  • Behar-beharrezkoa da igeri egiten jakitea.

Tarifak
Itsas paseoak

Descensos en Canoa y Paddle en Urdaibai

Kayak, kanoa, piragua eta stand up paddle Paseoak

4 eta 10 lagun artean

35

11 eta 25 lagun artean

30

Murgildu Urdaibain

Ezagutu biosfera erreserbaren bazter guztiak

Erreserbak

Gernikako itsasadarreko jaitsieraren erreserba eskaera telefonotik deituz edo online egin dezakezu.