Ikasleentzako eta eskolentzako jarduerak
Eskolaz-kanpoko edo kurtso amaierako abenturak planifikatzen ditugu
Erreserbatu zure hurrengo abentura Laida Kanoakekin!
Laida Kanoakek, Gernikako itsasadarretik jaitsierak eta itsas paseoak disfrutatzeko ikasle taldeentzako jarduera eta prezio bereziak eskaintzen ditu.
Itsas jarduera biak segurtasun osoz stand up paddle taulen gain, eserleku biko modelo desberdinetako kanoetan eta piragua ireki zein itxietan burutu daitezke. Proposamen guzti hauek irakaskuntza zentroek bere gustura aukeratu dezaketen jarduerak prestatzeko aukera ematen dute.
Ekimen honekin Laida Kanoakek hurrengo helburuak lortu nahi ditu:
- Parte hartzaileek Urdaibaiko ingurune naturala ezagutu eta ingurugiroaren mantenurako zenbait jokabide positibo ikastea.
- Arraunean, piraguismoan, zein kanoan ibiltzeko gutxieneko gaitasun eta trebetasunak bultzatzea.
- Eskolaz eta enpresaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera sustatzea.
- Itsas-ingurunearekin kontaktuan jartzea: padurak, mareak, korronteak…
Tarifak
Ikasleentzat prezio bereziak
Erreserbak
Gernikako itsasadarreko jaitsieraren erreserba eskaera telefonotik deituz edo online egin dezakezu.