Laida Kanoak
Paddle eta Kanoak
Stand up paddle-en, kanoan edo piraguan jaitsierak eta itsas paseoak
Laida Kanoakek Urdaibaiko ibai-aho honetan aurkitzen diren bazter ederrak eta txokoak ezagutzeko aukera ematen dizu naturan bertan, stand up paddle-en, kanoan edo piraguan jaitsierak, zeharkaldiak eta itsas paseoak burutuz. Hurbil zaitez Urdaibai Biosfera Erreserbara. Uretatik gozatu ahal izango duzu naturaz (padurak, hondartzak, hegazti migratzaileak, etab.), kirol erraza, dibertigarria eta segurua praktikatuz.
Bizi abentura zorraragarri eta entretenigarri bat zure lagunekin, bikote edo familiarekin, baita txikiekin ere, gure piragua eta padel jaitsierez gozatuz Bizkaiko bihotzean dagoen Urdaibaiko paisaia ikusgarri eta ahaztezinean zehar.
Ordu bat eta erdi
Laida – Kanala – Sukarrieta – Mundaka – Laida
Orduka edo egun osorako
Salbamendu-txalekoak eta 25L-ko bidoia iragazgaitza
Laida Kanoak
turismo aktiboko enpresa
Laida Kanoak, Urdaibaiko bihotzean kokatzen den turismo aktiboko enpresa bat da. Duela 25 urte baino gehiagoko esperientzia dauka Gernikako Itsasadarretik zeharreko jaitsierak eta uretako jarduerak egiten. Biosfera Erreserbaren ingurune zoragarri eta pribilegiatuaz barru-barrutik gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dizu.
Urdaibaiko ibai-ahoa Oka ibaiaren bokalean sorturiko ingurune natural bat da, Bizkaiko Busturialdea eskualdean kokatua. 220 km²ko azalera du. Beraz, bere hedadura eta kontserbazioa kontuan harturik, Euskal Herrian aurkitzen den hezegune garrantzitsuena dela esan daiteke, baita hegazti migratzaileen atsedenleku eta negualdia pasatzeko eremu aipagarria ere. Mundakako ibai-ahoa edo Gernikako itsasadarra bezala ere ezagutzen da.
Laida Kanoakeko begiraleak esperientzia handidunak dira. Guztiz trebaturik daude ekintza hauek burutu ahal izateko eta ingurunea primeran ezagutzen dute.
Laida Kanoakek bezero guztientzat aldagelak ditu erabilgarri, itsas jarduerak praktikatzeko beharrezko den materiala eta istripu eta erantzukizun zibilaren aseguruaren babesa.
Laida hondartzako aparkalekuan aurkitzen da, Atxarre Taberna Kafetegiaren ondoan eta Arketa kanpinetik 500 metrora, Ibarrangeluko udalerrian (Bizkaian).
Ur jarduera
seguruak
Urdaibaitik kanoetan jaitsierak kontratatu, Laida-Elantxobetik zeharkaldiak kontratatu eta Laida-Kanala-Sukarrieta-Mundaka-Laidatik paseoak gidariarekin kontratatu nahi dituzten partaide guztiek, 11 pertsonentzat tokia duen zodiac baten laguntza izango dute. Halaber, gidariek, telefono mugikorrez eta walkie-talkie-z hornitutako ekipoak erabiliko dituzte basearekin komunikatzeko. Txalekoek 50 Newton-eko homologazioa dute eta jarduera guztiek, gidatuak zein gidatu gabeak izan, AXA Seguros konpainia-etxearekin istripuen gaineko estalduradun Laguntza Asegurua eta Erantzukizun Zibilari dagokion poliza dute.
Irakaskuntza zentroek
gugan konfiatzen dute
Irakaskuntza zentroek
gugan konfiatzen dute
Laida Kanoakek jarduera eta prezio bereziak eskaintzen ditu bere ur jarduera guztiez disfrutatu nahi dituzten ikasle taldeentzat. Zuk bakarrik bainujantzi, eskuoihal eta uretako oinetakoez horniturik etorri beharko zara. Gu beste guztiaz arduratuko gara!
Bai Gernikako itsasadarreko jaitsieren zein itsas paseoen ur jarduerak stand up paddle taulen, bi eserlekudun kanoa modelo desberdinen edo piragua ireki eta itxien gain burutu daitezke. Proposamen guzti hauek irakaskuntza zentroek bere gustura aukeratu dezaketen jarduerak prestatzeko aukera ematen dute.
Koloniak | kolektiboak | Agur-ospakizunak | Enpresak
Gure bezeroen poztasuna
Irakurri gure bezeroek bidaltzen dizkiguten inpresio batzuk. Beraien poztasuna gure motibazioarik handiena da.
Tratu ona eta material ona. Esperientzia oso ona. Gomendatzen dut. Oso ondo pasatu genuen.
Profesional handien esku eta toki liluragarri batetan. Esperientzia ahaztezina bizi izan genuen.
Jaitsiera ahaztezin bat ingurune pribilegiatu batetan. Datorren urtean seguru errepikatzen dugula.
Oso dibertigarria, segurua eta azkarra. Soilik, bikotearekin edo lagunekin joateko. Toki paregabea ur lasaietan.