Testua: Urdaibaitik jaitsiera eta itsas-bidaiak piragua eta kanoetan. Laida Kanoak.

Urdaibaitik jaitsiera eta itsas-bidaiak piragua eta kanoetan. Laida Kanoak.

Jarrai gaitzazu

Logo Facebook
Logo Twitter
Logo Google+

Denboraldia

Gure jardueren denboraldia martxoa eta urria bitartean burutzen da.

Martxoa eta urria bitarteko egutegiaren argazkia miniaturan. Martxoan, apirilean, maiatzean eta urrian aurretiko eskaerarekin.

Alokairua

Piragua eta kanoa mota ezberdinak eskaintzen dizkizugu, punta-puntako markadunak eta adin eta egoera tekniko guztietako pertsonei egokituak.

Alogerean aurkitzen diren kanoa eta piragua modelo ezberdinen bost argazki miniaturan.

Aukera paregabea

Kanoa edo piraguaren bat erostea interesatzen baldin bazaizu, Laida Kanoakek egoera onean dagoen puntako materiala eskaintzen dizu.

Aukeran dagoen eta prezio ezin hobea duen piragua baten argazkia.

Eguraldia

Eguraldiaren iragarpena eta itsasaldi taulen berri ematen dizugu.

Windguru, EHSF, Euskalmet eta Aemeten logotipoak.

Deskontua

Gazte Txartelarekin %10eko deskontua izango duzu Laida Kanoakek eskaintzen dizkizun jarduera guztietan.

Gazte txartelarekin %10eko deskontua izango duzu jarduera guztietan.

Azpimarratzekoak

Ikasle batzuek Gernikako itsasadarrean zehar egindako jaitsiera baten argazki generikoa.
Ikasle, talde eta ezkondu aurreko agur festen piktogramak.

Laida Kanoakek jarduera eta prezio bereziak eskaintzen ditu ikastetxe, talde edo ezkongaien azken agur festetarako.

Bai Gernikako itsasadarrean zeharreko jaitsierak, baita itsasotik zehar egiten diren zeharkaldiak, piragua irekietan zein itxietan burutu daitezke edo bi plazako kanoa modelo ezberdinetan. Proposamen hauen guztien konbinaketak eginez, paketeak zuen gustura sortzeko aukera eskaintzen zaizue. Gu dena ondo ateratzeaz arduratuko gara.

Esperientzia handiko Urdaibai Biosfera Erreserbako lan-talde profesional bat izango duzue zuen zerbitzura. Era berean, eskualdean ostatua lortzeko kudeaketa ere hartzen dugu gure gain nahi izanez gero, eta gure web orrialdean ere Urdaibaiko zuen hurrengo bisitaldirako, informazio ugari aurkituko duzue.

Ekimen honekin Laida Kanoakek hurrengo helburuak lortu nahi ditu:

  • Parte hartzaileek Urdaibaiko ingurune naturala ezagutu eta ingurugiroaren mantenurako zenbait jokabide positibo ikastea.

  • Arraunean, piraguismoan, zein kanoan ibiltzeko gutxieneko gaitasun eta trebetasunak bultzatzea.

  • Eskolaz eta enpresaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera sustatzea.

  • Itsas-ingurunearekin kontaktuan jartzea: padurak, mareak, korronteak...

Omako baso margotuaren, lertxun hauskararen, Santimamiñe kobako labar-pinturaren eta Laida hondartzako honkeniaren argazkiak miniaturan.

Parte-hartzaileen erosotasun eta segurtasunerako ur-ekintza biak daude horniturik:

  • Istripu eta erantzukizun zibilaren aseguruak.

  • Ekintzak burutu ahal izateko material aproposa: salbamendu-txalekoak, bidoiak, neoprenozko jantziak eta zirak.

  • Tituludun gidariak, Urdaibaiko Biosfera Erreserba primeran ezagutzen duten adituak.

Ezaugarriak:

  • Urdaibai Biosfera Erreserbatik ibilaldiak egiteko ikastetxe eta enpresek egin beharreko kudeaketa.
  • Ikastaroak eskaintzen dizkiegu barnetegiei, gazte eta kirol alorrei eta beren aisialdia naturarekin eman nahi duten talde orori.
  • Jarduera hauek, xenda-zaletasunaz, bizikletan ibiliaz, paduretako bisitaldi gidatuaz, txorien behaketaz, Santimamiñeko koba edo Omako baso margoturako bisitaldiaz... osa daitezke.
  • Malgutasuna bidaia kontratatzerakoan, ikastetxe edo enpresa taldearen baldintza ekonomiko eta denborazkoen arabera
  • Ur-ekintzak edozein eskakizunetara egokitzeko aukera (adina, zailtasun maila, iraupena...)

LAIDA KANOAK, Laidako Hondartza :: Antzora, 24 :: 48311 Ibarrangelu (Bizkaia) :: info@laidakanoak.com :: Tel.: 94 627 65 15

www.laidakanoak.com | www.urdaibai.eu

(CC) Creative Commons. Baldintza Orokorrak.

  • Creative Commons lizentzia: By, Nc, Nd.