Zailtasun eta ahalegin gutxiko ibilbide bat da, 2 edo 3 orduko iraupenekoa Gernikako itsasadar osoan zehar eta inoiz ez bezala Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ingurune zoragarri eta pribilegiatuaz gozatzeko aukera paregabea izango duzuna.
Enpresako ibilgailuek Laidako hondartzan jaso eta Gernikako itsasadarraren goiko aldera eramango zaituztete, Gautegiz Arteagako udalerrira, bertan, uretara sartu baino lehen, txalekoak banatu eta, arraunean ibiltzeko oinarrizko ariketa batzuk egin ahal izateko.
Erreserbatu zure hurrengo jaitsiera Laida Kanoakekin!
Parte-hartzaileen erosotasun eta segurtasunerako jaitsieren ur-ekintzak ondorengoez daude horniturik:
- Istripu eta erantzukizun zibilaren asegurua.
- Garraioa, stand up paddle taulak, berez husten diren piraguak eta kanoa bikoitz urperaezinak, bat eta bi orridun palak, bizkarraldeak, bidoi itxiak eta jarduerak burutu ahal izateko beharrezkoak diren ekipamendu guztiak (salbamendu-txalekoak, neoprenozko jantziak eta zirak).
Gernikako itsasadarrean zeharreko jaitsieren ordutegia mareen araberakoa izango da, beraz, behar-beharrezkoa da gurekin aurretiaz harremanetan jartzea, aukeratutako egunari dagokion ordua zehazteko.